XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontrabandoa, produktoak alde batetik bestera mugaz gaindi zergarik eta legesaririk ordaindu gabe garraiatzea da.

Italiatik heldu da izena: bandoaren kontra, bandoa zergak eta legesariak agintzen zituen abisu ofiziala bait zen.

Mugaldeko jendeak gau-lana deitzen zion.

MUGAZ HARAINDIA

Nazionalek Nafarroa eta Araba harrapatuak zituzten, Gipuzkoa eta Bizkaia suntsiduraz eta odolez konkistatzen ari ziren...

Bearrik mugaz arainditik etorriko zaikula euskararen azia, baldin lurronik gelditzen bada ereiteko.

(Fermin Irigarai, Gerla urte gezur urte)

MURDE

Eskuaraz Monsieur erraitea bitxi zaienek erranen dautzue Murde.

Ez dire ohartzen batetara doala: bakarrik Murde erraiten dautzuna mintzo zautzu aitoren seme bazinauzka bezala... iduri trufaz.

Eskualzale arrotz, nonbeiko basquisants, bascophiles eta eskuara gaixoaren larrutzaileak mintzo diten hola: Murde harat, Murde hunat, begoite!

Bainan eskualdun odolekoak ez ohartzea murde hori ez dela gurea, eta gehiago dena, tuntik ez dugula guk horren beharrik: zer diozue hortaz? Ez dea bitxi?

Hots, hortik otoi: itsusi ere da eta.

Banaki koplan, josta nindake gogotik, aldizkatuz murde eta urde.

(Jean Hiriart-Urruty, Murde David, 1908)

MUSEO

Museo hitza mausoleo hitzetik dator.